2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

KIROLEI BURUZKO AZALPEN TESTUAK

Zer da hockey-a?(PAULA) Hockeya hockeya bi taldeen artean jokatzen den joko bat da eta jokatzeko hiru joko mota desberdin daude: belar hockeya , izotz hockeya eta hockeya daude. Nolakoa den kantxa eta zenbat irauten duen Partida batek 60 minutu irauten ditu. 2×15 minututako bi zatitan banatzen da eta bien artean 15 minutuko atsedena egoten da. Bi epaile daude, bakoitza zelai jokoaren alde banatan eta normalean zelaiaren kanpoaldean egoten dira.Zelaiaren erditik atzeraka pase bat eginez jokoa hasi eta berriro martxan jartzen da. Pilota ez duen taldeko inor ezin da 5 metrotako radioan kokatu sakea egiten den bitartean, ezta ere falta bat ateratzen denean. Arriskutsua den edo ez Makil batekin jokatu izan arren, hockey-a ez da kirol arriskutsu bat . ezin da makila sorbalda baino gehiago altxatu bestela txartel horia edo gorria atera lizukete. Jaurtiketa mota ezberdinak erabiltzen dira joko modernoan, gehiago dauden arren, hauek dira ohikoenak: pilota jotzea zartailu eran (sticka lurretik joaten da atzetik aurrera), kolpe eran (atzetik aurrera baina airean), "push" eginez bultzatzea (eskuin besoarekin indarra ematen), edo pilota burutik gora altxatzea. Izotz hockeya Izotz hockey aritzen duen taldeak ere badaude, nagusienak Donostiako CH Txuri Urdin eta Angeluko Hormadi Elite izanik. Bestetik Gasteizen Club Hielo de Gasteiz dago eta, nahiz eta orain desagertuak diren, Bilbon Nogaro Bilbao eta Casco Viejo Bilbao eta Donostian Errealan zeuden. Belar Hockeya Belar hockeya hamaika jokalariko bi taldek jokatzen duten talde kirola da, makila (stick) batez pilota aurkako ekipoaren atean ahal adina aldiz sartzean datzana. Belar-zelaian jokatzen da pilota batekin eta porteria baten sartu behar da. Hockeya patinekin Patin hockeya bost jokalariz osaturiko bi talderen (zelaiko lau jokalari eta atezain bat) arteko lehian datzan kirola da. Zelaiak hesiz inguratuta egon behar du, izkinak borobilduak eta zelai bakoitzean porteria bana egon behar du. Jokalariak lau gurpil paraleloz osaturiko patinekin bidez mugitu behar dira eta Sticka edo zurezko makila baten bidez kautxuzko pilota bat gidatu behar dute, hau aurkako taldearen porterian sartzen saiatuz. Non praktikatzen den Izotz jockeya; izotz jauregi batean entrenatzen dute. Belar hockeya; belarrezko kanpo batean entrenatzen dute eta patinezko hockeya polikiroldegi batean entrenatzen dute. Hockeya euskal herrian Euskal Herrian Belar hockeyko talde dezente aurki ditzakegu: Araban Laudioko Ganbegi taldea, Bizkaian Getxoko Real Club Jolaseta eta Gipuzkoan Donostiako Real Sociedad ezagunen artean izanik. Zer dira Stickak eta zertaz osatuta daudeStickak hockeyan jolasteko erabiltzen dira .Stickak egurrez nahiz (zuntzez) eginak egon daitezke. Edozein luzera izan daiteke jokalari bakoitzari egokitzeko. Buruak ezin du 10 zentimetroko luzera gainditu eta edozein materialekoa, metalezkoa izan ezik, izan daiteke; alde bat laua du eta bestea borobildua. Stickaren diametroa 5 zentimetrotakoa izan behar da eta bere pisua 340 eta 794 gramoren artean egon behar da.Pilotak edozein materialekoak izan daitezke, baina gaur egun erabiltzen direnak plastikozkoak dira, 160 gramoko pisua izan behar dute eta 23 zentimetroko zirkunferentzia.

Maratoia( XEMARK) Maratoia lasterketa mota bat da, 42,195 km korrika egin behar dira. Maratoia 490. urtean K.a. sortu zen. Greziarrek Persia garaitu zuen Maratoiko Guduan . Atenasera joan behar izan zuten garaipena abisatzeko eta Fidipides izeneko mutil bat boluntario jarri zen hori egiteko. Greziakoak 42 kilometro bidaiatu zuten Marathonetik eta Atenasera , baina lehertuta iritsi zen. Iritsi zenean irabazi zutela esan zuen eta hantxe hil egin zen. Maratoia errepidetik korri egiten da eta arau bakarra 42 kilometro egitea da ahal den azkarren. Arropa eta korrika egiteko zapatilak erosoak eraman behar dira ondo korri egiteko. Munduko txapelketarik inportanteenak Tokion, Bostonen, Londresen, Berlinen, Chicagon eta New Yorken ospatzen dira. Hemen Euskal Herrian, Donostiakoa, Bizkaikoa eta Gasteizkoa egiten dira ospetsuenak. Martín Fiz Martín Fiz Euskal Herriko atleta oso famatua da. Gazteizen jaio zen , Araban, 1963ko martxoaren 3an. Martín Fizek urrezko domina irabazi zuen Mexikoko txapelketa Iberoamerrikarretan . Martín Fizen espezialitatea betidanik maratoia izan da eta garrantzi handia ematen zion Espainiako maratoiei.

BRILETA(HAYK) Brilet jokoa oniarritzen da, zelaiaren erdi bat talde batentzako dela, eta beste erdia beste talde batentzako dela. Erdian marra bat dago, horrek bi aldeak separatzen ditu. Kartzelak ere badaude, marraz adierazita daude. Zelaia ‘futbol salako’ zelaia bezalakoa da. Briletjokoaren arauak hauek dira: 1.norbaiti ematen badiote hiltzen da hau da, kartzelara joaten da, kartzela zelai erditik atzerago dagoen marra da. 2.Botea emanez jotzen bada ez da ezer pasatzen eta boterik gabe jotzen bada, hil egiten da, hau da, kartzelara joan behar da. 3.Talde guztia hiltzen denean taldeak hiru jaurtiketa izaten ditu eta hiru jaurtiketetan ez badute inor hiltzen partida galdu du taldeak, bestela norbaiti ematen badio libratzen da eta partida jarraitzen da. Briletak ez dauka jolasteko modu desberdinik. Briletean jolasteko baloi txiki bat eta petoak erabiltzen dira. Brilet jokoa zelai txiki batean praktikatu eta jolasten da.

 
Azalpen-testua( HUGO) ZERTAN OINARRITZEN DA? Mahai tenisa XIX. mendean sortu zen, Britania Handian. Lehenengo klase altuak jolasten zuen. Hasieran liburuak erabiltzen zituzten palak eta sarea egiteko eta golf pilota bat jotzeko. Geroago famatua egiten hasi zen, eta ekipamendua fabrikatzen hasi ziren, James Gibb- ek zeluloidezko pilotak egiten hasi zen XX . mende hasieran eta E.C. Goode, geroago, gomazko palak egiten hasi ziren. Gaur egun mahai laukizuzen espezializatuetan jokatzen da, 1,525m x2,74m- koa hain zuzen ere. Saretik mahairainoko tartea 0,5mm- koa da eta sareak 15,2cm ditu altueran. Mahaiaz aparte palak eta pilota behar dira. Joku honetan bi jokalarik jokatzen dute, partida bukatzen denean, bikote batek 11 puntura iritsi bada irabazi du. 10. puntuan berdinketa bat dago. Txanda bakoitzean aurkarietako batek sakea egiten du, txanda bakoitzean txandakatuz, eta 2 puntuko ezberdintasunean bukatzen da partida. ARAUAK a)- Pilota kolpatzean bote bat edo gehiago eman behar ditu aurkariaren lekuan puntua lortzeko. b)- Aurkariak pilota kolpatzen duenean, mahaitik kanpo jausten bada bestearen mahaian botea eman gabe, kale da. c)- Aurkariak ezin du pilota zuzen kolpatu, lehenengo bere mahaian bote bat eman behar du.

GOLFA(NAHIA) Golfa pilota txiki bati , ahalik eta kolpe gutxien emanez hainbat zuloko zirkuitua osatzea oinarritzen da , eta kirol honetako jokalariei “Golfari”esaten zaie. Joko honen lehenengo berria XV. mendekoa da , Edinburghen (Eskozia) egindako partida batean.Eskozian artzainek harri borobilak kolpatzen zituzten makila batez helmuga batera iritsi arte.Geroago arauak jarri zituzten.Baino gizonen apartez , emakumeak bata ere golfa jolasten dute. Golfa jolasteko arau batzuk bete behar dira , eta hauek horietako batzuk hauek dira : 1.-Lehenengo zuloa hasteko , jokalariak gune txiki , horizontal eta belar laburreko batean , tee gunea izenekoan (ingelesezko tee box hitzetik)jartzen dira.2.-Zenbait zelaitako irteera kolore desberdinetako burdina barra batekin markatzen da , jokoa adinaren eta generoaren arabera ordenatzeko. Golfa jolasteko jartzen den arropa hau da: eskularruak , golfa jolasteko makila , garraiatzeko makilak sartzeko poltsa bat eta golfa jolasteko set erdiko makilak. Golfa aire librean jolasten da.2 zelai mota daude: 1.-18 zuloen arteko ibilbideek irteeratik hasita 7000 yarda (6.400,80 metro) neurtu behar dute gutxienez. 2.-Zelai turistikoa: 7.000 yarda baino gutxiagokoak, hau da, 6.400,80 metro baino gutxiagokoak. Irteeratik zuloraino dagoen espazioak, kaleak, bi azalera mota izan ditzake: 1.-Zelaia:Belarra ongi moztutako zonaldea eta jokalariek erraztasunez kolpatzeko aukera duten lekua. 2.-Sasitza:Belar altuagoa duen gunea, kolpea zailtzen duena. Golf jokalari oso onak daude adibidez: Jon Rham: Jonen gurasoek euskaldunak dira eta haiek euskara dakite baino guztiak Ameriketan bizi dira. Euskal Herrian golf zelaiak daude: 1.- Zarautzen bat dago: Real golf klub. 2.- Hondarribian: Real golf klub.

SASKIBALOIA (TESORO) Saskibaloia jokaleku angelu luze batean bosna jokalariko bi taldek jokatutako kirola da. Helburua jokalekuaren alde banatan dauden bi tauletako batean 3 metroko garaieran iltzatutako 46 zentimetroko diametroko uztai batean baloia sartzea da, baloi hori eskuekin maneiatuz. Oro har, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan jokatzen da . Amerikako liga NBA deitutako liga bat. Lau zati 12 minutukoak bakoitza izaten da partida baten iraupena eta Europako ligan 10 minutu irauten ditu 4 zatietako bakoitzak . Jokua gelditzeko arrazoiak: ● Pausoak:hau da ezin da denbora osoan baloiak zure eskuan egon, botea eragin behar duzu . ● Bikoitzak: baloia eskuetan izan eta gero, berriz ezin da berriro botea eragin ● Atzealdera itzultzea edo erdiko marraz atzera egitea: baloiak jokalekuaren erdiko marra pasatu eta gero, berriro atzera bueltatzea (norbere taldearen aldera joatea). ● 3”: jokalari batek aurkaren saskiaren eremuan gehienez 3 segundu egin dezakeen denbora da . ● 5”: jokalariak pilota eskuan ezer egin gabe da dezakeen denbora. ● 8”: talde batek jokalekuaren erdiko marra gaindituta baloia aurkarien aldera eramateko duen gehieneko denbora ez badute beste taldeko zelaira baloia beste taldekoentzat da. ● 24”: talde batek baloia saskira jaurtitzeko duen gehieneko denbora. Hiruko jaurtiketen marra 6,75 metrotara dago, eta erdi-zirkunferentzia formakoa da. Marra horren atzetik botatzen denean, hirukotzat ematen da jaurtiketa (beti marra zapaldu gabe). Hala ere, distantzia hori ezberdina da txapelketa ezberdinetan: ● NBA-n, hiruko jaurtiketen lerroak ez du erdi-zirkunferentzia forma, baizik eta bi lerro paralelo dira, haien artean kurboa den lerro batekin lotuta daudenak. Beraz, lerro kurboa dagoen lekuan 7,24 metrotara dago, baina lerro paraleloak dauden eremuan 6,70 metrotara dago ● ACB ligan, 2008tik aurrera 6,75 metrotara dago hiruko jaurtiketen lerroa. Urte hori baino lehen, lerroa 6,25 metrotara zegoen ● NCAA ligan, edo AEBko unibertisateen ligan, 6,02 metrotara dago, bai gizonezkoentzat baita emakumezkoentzat ere. SASKI BALOIAN JOLASTEKO MATERIALA BALOIA: Saskibaloiko materia garrantzitsuena baloia da.Baloirik gabe saskibaloira ezin da jolastu. ARROPA: Arropa desberdina erabiltzen da taldeak bereizteko mauka gabeko kamisetak erabiltzen dira orokorrean. ZAPATILAK: Zapatila egokiak eraman behar dira, hauek adibidez:

BOLEIBOL(KARIMA) Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da,talde batek baloia sare gainetik gorputzeko edozein atalez (normalean eskua edo besaurrea) jo behar du. Kontrakoak bidalitako baloia norberaren lurrean jo gabe itzuli behar da ,hiru jokalarik segidan uki dezakete. Behin jokua hasi denean ,pilota sarearen gainetik pasa behar da ,gorputzeko zeinbat atalez ukitu daiteke (baita ere ,ukitu mota nagusiak besaurrekoa ,behatzekoak dira) ,eta norbaitek huts egin arte irauten du ,hau da ,pilota ez bada itzultzen edo arauz kanpoko zerbait egiten bada. Talde bakoitzak pilota sarearen gainetik utzi behar du gehienez hiru toke emanda(ukitzean ez da kontatzen)eta jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz ukitu.Jokalariek talde bakoitzak pilota sarreraren gainetik utzi behar du ezin dute pilota eutsi ,ezta sarea ukitu baina beste taldearen zelai-jokora pasa daiteke. Materiala Jokalariek behar dituzten gauzak ,pilota ,kamiseta ,praka motzak ,galtzerdiak eta oinetakoak dira.Arropa guztia oinetakoak ezik dena berdina eraman behar da. Kamisetan 1 etik 18 arteko zenbaki bat eraman daiteke. KAPITAINA Taldeko kapitainak marra bat eraman behar du besoan. 1-Zelaia eta sakea aukeratzeko zozketan parte hartzen du. 2-Baloia ,sarea ,zelaia eta jokalarien posizioak ikusteko baimena eskatzen du. Morganek sortu zuen boleibola Morganek 1.870ean urtarrilaren 23an jaio zen. Lokport, New York, Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen. 1.942ean abenduaren 27an hil zen. Morgani boleibola asko gustatzen zitzaion. Boleibol kantxa. Boleiboleko errotazioa

TENISA( AIMAR) Tenisa Ingalaterran XIX . mendean sortutako kirola da , pilota batekin eta bi edo lau jokalarien artean jokatua. Tenis jokalariei tenislari ere deritze. Mendearen amaieran arautu zuten : Sare batek banatzen duen zelai batean jokatzen da , jokalariak erraketez baliatzen dira pilota sarearen gainetik aurkariaren zelaira botatzeko, partidek ez dute iraupen jakinik (beharrezko puntuazioa lortzean bukatzen da), prestakuntza fisikoa eta teknika behar dira tenisaren ezaugarriak eta arautegia betetzeko. Helburua, erraketaz pilota tenis zelaia banatzen duen sarearen gainetik bidaltzea da, aurkaria arauz itzultzeko gai izan ez dadin ahaleginduz; baina kontuan hartu behar da, pilotak aurkariaren zelaiaren zatiaren barruan jo behar duela lurra sare gainetik iragan ondoren. Partida edo norgehiagokak banakakoak (bi jokalari elkarren kontra) edo binakakoak (bikote bat bestearen kontra) izan daitezke. Lehen modalitatean gizonezkoak eta emakumezkoak bereizten dira; bigarrenean, ordea, partida mistoak ere antolatzen dira. Badira bai profesionalentzako, bai afizionatuentzako lehiaketak. Txapelketa ezagunak Davis Kopa ● Wimbledongo txapelketa ● Roland Garroseko txapelketa ● Australiako Irekia ● AEBetako Irekia

GIMNASIA-ERRITMIKOA (IZARO) Gimnasia-erritmikoa kirol bat da. Polikiroldegi batean praktikatzen da. Arropa erosoarekin joan behar da,( kulotak eta kamiseta eroso bat). Akrobaziak egiten dugun tokia tapiza deitzen zaio, oso biguna eta handia da,13x13m neurtzen du. Kirol honetan lehiaketak eta erakustaldiak egiten dira, bertan gimnastak musika jarraitzen du mugimenduen erritmoa mantendu ahal izateko. Erakustaldiaren bukaeran domina bat ematen dute, eta lehiaketetan irabazleari sari bat ematen diote,(trofeo bat). Lehiaketetan eta erakustaldietan soineko polit bat eramaten da .Bi eratara praktikatu daiteke: Banakoan eta taldean. Gimnasiaren oinarriak.Taldeak 5 gimnastaz osatutako daude eta taldean praktikatu daitezke. Ofizialki taldeak 5 kidez osatuta daude, aukeran 5 tresna berdin eraman ala hiru tresna berdinekin. Hala ere 6 gimnastak parte hartzen zuten, 80. hamarkadan 8 gimnastak parte hartzen zuten. Taldean egindako dantzak 2 minutu eta erdikoa izan behar du, eta banakoetan minutu eta erdi. Gimnasia-erritmikoa 1930.hamarkadan sortu den kirola da, Errusian izan zen,(Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna).Kirol hau bereziki emakumeentzako soilik sortu zen,XX. mendetik aurrera gimnasia-erritmikoa mutilek eta neskek egin dezakete. Lehiaketen puntuazioa, alderdi bakoitzak 10 puntuz balora daiteke gehienez.Ariketa baten azken emaitza zailtasuna eta exekuzioaren emaitzen batuketa izango da. Kontuan hartzen da musika, koreografiaren edertasuna, mugimenduaren aniztasuna zailtasunen jauzien zailtasunak, uhinak, biraketak eta orekak ere kontuan hartuko dira, eta tresnei dagokionez, jaurtiketa, arriskua, akrobaziak eta bestelako elementu berritzaileak. Penalizazioak: 1-Tresnak beti mugimenduan egon behar du. 2-Ariketak, musikarekin ondo koordinatuak joan behar dira. 3-Zailtasun maila agerian geratu behar da. 4-Pasu ez erritmikoak penalizatuko dira. 5-Baimenduta ez daudenean eskuak erabiltzea. 6-Tresna edo pertsonaren dantzalekutik irtetzea. 7-Edozein jantzi ez ofiziala erabiltzea. 8-Entrenatzailearen komunikazioa gimnastarekin ariketa burutzen ari den bitartean. Gimnasia-erritmikoan elementuak daude,uztaiak,soka,pilota,zintak eta mazoa. Uztaia=Egurrezko eta plastikozko materialez egindako uztaiak,80 eta 90 cm arteko diametroa du. Soka=Sokarekin birak, kolpeak, jauziak eta jaurtiketak egiten dira. Pilota=Pilotaren kasuan kirolariak ez du inoiz eramateko indarrik erabiliko. Pilotak ez du inoiz lurrean geldirik egon behar. Zinta=Zintarekin mugimendu asko eta forma asko egin ahal dira.Adibidez= espiralak...Zintaren bukaerak beti mugimenduan eta airean egon behar dira. Mazoa=Mazoekin birak jaurtiketak eta beste bira mota batzuk egin ahal dira.Tresna honek bi eskuetan zehaztasun maila altua eskatzen du.

BASEBALL -A( ENEKO) Zertan oinarritzen da ? Beisbola bi taldeen artean jokatzen den kirola da. Diamante forma duen belarrezko zelai batean jolasten da. Talde bakoitzak 9 jokalariekin jolasten du. Jokoaren helburua, aurkako taldea botatzen duten pilotak bate izeneko makil batekin jaurtitzea da. Lortzeko 3 proba daude stricke deitzen direnak. Pilota ahalik eta urrutien bota behar da, eta pilota airean dagoen bitartean lasterketak egin behar dira. Lasterketak zelaiko zati bati bueltak ematen lortzen dira. Beste taldekoak botatzeko pilota airean hartu behar dute edo guztiei eliminatu behar dituzte.Kirol honetan ez daude berdinketarik. Arauak 1- Bateatzaileak ezin du bateatu esku bakarrarekin, birekin egin behar du. 2- Bateatzailea ezin da base batetik pasa zapaldu gabe. 3- Jaurtitzaileak bateatzaileari 4 alditan ez badio ondo botatzen pilota bateatzailea lehenengo basera joaten da. 4-Ezin dira bateatzen duten bi pertsona base berdinean egon. 5- 9 jokalariek zelaian zehar egon behar dira pilota hartzeko. 6- Jaurtitzaileak bere tokitik bakarrik ahal du jaurti. Materiala 1- Pilota bereziak. 2- Bateak. 3- Uniformeak. 4- Segurtasun trajeak. 5- Zelai bereziak. 6- Eskularru bereziak. Jolasteko moduak Jolasteko bi modu daude: beisball eta softball. Softball-a beisballaren berdintsua da. Aldatzen dena zelaia, pilota botatzeko modua, pilota ... 1- Zelaia txikiagoa da 2- pilota behetik gora botatzen da.3- Pilota handiagoak eta astunagoak dira. Non praktikatzen da ? Estatu Batuetan, Kanadan, Euskal Herrian, Espainian, Frantzian… praktikatzen da.

Patinaje Artistikoa(KENNETH) XII. mendean herrialde hotzetan, adibidez Londresen eta Holandan, hasi ziren kirola hau praktikan jartzen. Neguan lakuak eta ibaiak izoztu egiten zirenean, hezurrak soka batekin lotzen zituzten zapatetan eta punta duten bastoiak erabiliz irristaratzen ziren lakuetatik. XV. mendean, burdinezko marrak dituzten patinak asmatu zituzten eta honela bastoiak ez dira behar. XIX. mendean, pista artifizialak asmatu zituzten eta Jackson Hainesek gaur egun ezagutzen dugun patinaje artistiko modernoaren sortzailea izan zen. Ekipamendua oso inportantea da, izotz pistak eta patinak behar dira. PATINAK Botak, larruzkoak dira eta oso gogorrak dira. ARROPA Jantziak likrazkoak dira eta normalean kolore alaiak izaten dituzte. Gizonek normalean kamisetak eramaten dituzte eta emakumeek soinekoak edo gona. Mutilek eta neskek eramaten dituzten jantziak berdinak dira, baina mutilak prakak eta neskak gonak eramaten dituzte. Profesionalak Javier Fernandez Europako txapelduna izan da 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018. urteetan. 1991. urtean jaio zen Madrilen.


Maddi.

IGERIKETA(MADDI) Igeriketa uretan mugitzea da, besoak,hankak eta gorputzari eraginez eta hankak hondoan jarri gabe.Itsasoan , ibai batean, erreka batean,aintzira batean nahiz igerileku batean egiten da. Igeriketa kirol olinpiko bat da. Igeriketan igeri egiteko estilo asko daude adibidez krola(estilo librea), bizkar igeriketa(gorputza gorantz begira eta urari bizkarra emanez igeri egitea), tximeleta(tximeleta bat bezala mugitzen)eta bular-igeriketa(eskuak borobil bat eginez eta hankak estiratzen eta uzkurtzen). Igeriketan behar den materiala bainujantzia(biluzik ez egoteko), igerilekuko txanoa(nahitaezkoa delako) , betaurrekoak(uraren azpian ikusteko) eta behar badituzu tapoiak( ura belarrietara ez sartzeko) behar dira .Igeriketan kirol asko egiten da, besoak,enborra eta hankak mugitzen dira .Besoak, enborra eta hankak koordinatzen ez badira ezingo dituzu koordinatu eta ito egingo zara. Igerileku olinpiko baten neurriak hauek dira:

Resultado de imagen de igeriketa

Carlos Aguilar

kriketa Kriketa joko bat da non gizon eta emakumeek jolasten dute . Kriketa ingelesezko cricket izenetik eratorria da. Kriketak ehun urteko historia duela uste da ,eta munduko bigarren kirolik hedatuena dela ere . Kriket partidak obalo itxura daukan belarrezko zelaian jokatzen dira. Zelaiaren erdian joko-eremua den 22 yardako (20,12 metro) zoru zerrenda errektangular bat dago, pitch deitzen dena. Pitcharen buruetan, wicket izeneko zurezko hagatxoz egindako leihatila bana jartzen da. Nazioarteko Kriket federazioak 100 herrialde baino gehiago jasotzen ditu, modu modernoa Ingalaterran garatu zen . Beste leku batzuetan ere jolasten da , adibidez:Indian ,Pakistanen, Bangladeshen, Sri Lankan eta Australian kirol famatuenak dira. Kriketean ere materiala behar da eta ohikoena kasko bat ,traje zuria,makil bat , eskularruak ,belaunekoak eta pilota bat . Jokoaren dinamika Jokoaren dinamikari dagokionez, talde bateko jaurtitzaileak ukabila baten tamainako pilota gogor bat jaurtitzen du pitcharen mutur batetik bestera, aurkako taldearen wicketa jotzeko helburuarekin. Bateatzaile batek wicketa babesten du zurezko bate batekin. Gehienetan, pilotak bote bat ematen du zoruan, aurkarien bateatzailearenganaino iritsi aurretik. Artean, jaurtitzailearen taldeko gainerako kideak, zelai-jokalari deitzen direnak, zelaiko toki estrategikoetan kokaturik daude. Bateatzaileak pilota kolpatzen badu, ahalik eta urrutien bota behar du, lasterka egin eta pitcharen aurkako muturrera iristeko beta izan dezan. Horrela, bere taldeak lasterketa bat irabazten du. Zelai-jokalariek pilota harrapatu behar dute eta bateatzaileak lasterketa burutu dezan eragotzi behar dute, pilota pitcharen bi muturretako edozeinetara botaz. Horrez gain, aurkako taldearen bateatzailea kanpora dezakete. Partidaren talde irabazlea lasterketa gehien egiten dituena da.

Badmintona DAMARIS JIMENEZ. Badmintona Indian sortu zen baina Ingalaterran hasi ziren jolasten 1873.urtean.Badmintonean jolasteko, bi lagun behar dira gutxienez, baina lau lagunek ere posible dute jolastu. Jolasteko, pertsona bakoitzak errraketa bat behar du. Pilota berezi bat ere behar da. Pilota hau oso arina den borobil erdia da eta inguruan plastikozko sare antzekoa du, batzuetan ere lumak erabiltzen dira. Bi jokalarien artean sare bat dago ere eta sare hau tenisekoa baino gorago jartzen dute eta zelaia ere txikiagoa da. Kirol honen helburua pilota ez erortzea da baina oso arina denez, berehala erortzen da lurrera. 1977.urtean lehenengo txapelketa egin zen.Jokalari ezagun asko daude adibidez: Carolina Marin, hiru aldiz izan da munduko txapelduna.


   ESKUBALOIA( SARA)

Eskubaloia  taldeko kirol bat da, baloia eskuekin arerioaren atean sartzea helburu dena.Zelaiak 40 metro luze eta 20 metro zabal izaten ditu. Atetik 5 metro area bat dago eta hortik beste 3 metrora lerro etenez egindako beste bat, 9 metroko area deitua. Egun eskuz jokatzen diren kirol ugarietatik, eskubaloia modernoa da. Joko honen arautegia xx.mendean sortu zen.Arau garrantzitsuena zelaiko jokalarientzat baloia oinek ez ukitzen da. Atezainak ezik beste inork ezin du ukitu oinekin baloia, taldekoak golik sar ez dezaten. Beste arauetako bat,  da ezin dela denbora asko egon baloia eskuetan, pasiboa sortzen da eta automatikoki baloia beste taldearentzako izaten da.
Jokalarien  posizioak hauek dira :atezaina, erdikoa, hegala, albokoa eta pibotea.
Badaude joku gehiago, eskubaloiaren antzekoak direnak (Mini-eskubaloia, hondartza eskubaloia etc...)
 

Orio