2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

Carlos Aguilar

kriketa Kriketa joko bat da non gizon eta emakumeek jolasten dute . Kriketa ingelesezko cricket izenetik eratorria da. Kriketak ehun urteko historia duela uste da ,eta munduko bigarren kirolik hedatuena dela ere . Kriket partidak obalo itxura daukan belarrezko zelaian jokatzen dira. Zelaiaren erdian joko-eremua den 22 yardako (20,12 metro) zoru zerrenda errektangular bat dago, pitch deitzen dena. Pitcharen buruetan, wicket izeneko zurezko hagatxoz egindako leihatila bana jartzen da. Nazioarteko Kriket federazioak 100 herrialde baino gehiago jasotzen ditu, modu modernoa Ingalaterran garatu zen . Beste leku batzuetan ere jolasten da , adibidez:Indian ,Pakistanen, Bangladeshen, Sri Lankan eta Australian kirol famatuenak dira. Kriketean ere materiala behar da eta ohikoena kasko bat ,traje zuria,makil bat , eskularruak ,belaunekoak eta pilota bat . Jokoaren dinamika Jokoaren dinamikari dagokionez, talde bateko jaurtitzaileak ukabila baten tamainako pilota gogor bat jaurtitzen du pitcharen mutur batetik bestera, aurkako taldearen wicketa jotzeko helburuarekin. Bateatzaile batek wicketa babesten du zurezko bate batekin. Gehienetan, pilotak bote bat ematen du zoruan, aurkarien bateatzailearenganaino iritsi aurretik. Artean, jaurtitzailearen taldeko gainerako kideak, zelai-jokalari deitzen direnak, zelaiko toki estrategikoetan kokaturik daude. Bateatzaileak pilota kolpatzen badu, ahalik eta urrutien bota behar du, lasterka egin eta pitcharen aurkako muturrera iristeko beta izan dezan. Horrela, bere taldeak lasterketa bat irabazten du. Zelai-jokalariek pilota harrapatu behar dute eta bateatzaileak lasterketa burutu dezan eragotzi behar dute, pilota pitcharen bi muturretako edozeinetara botaz. Horrez gain, aurkako taldearen bateatzailea kanpora dezakete. Partidaren talde irabazlea lasterketa gehien egiten dituena da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Orio