2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

KIROLEI BURUZKO AZALPEN TESTUAK

Zer da hockey-a?(PAULA) Hockeya hockeya bi taldeen artean jokatzen den joko bat da eta jokatzeko hiru joko mota desberdin daude: belar hockeya , izotz hockeya eta hockeya daude. Nolakoa den kantxa eta zenbat irauten duen Partida batek 60 minutu irauten ditu. 2×15 minututako bi zatitan banatzen da eta bien artean 15 minutuko atsedena egoten da. Bi epaile daude, bakoitza zelai jokoaren alde banatan eta normalean zelaiaren kanpoaldean egoten dira.Zelaiaren erditik atzeraka pase bat eginez jokoa hasi eta berriro martxan jartzen da. Pilota ez duen taldeko inor ezin da 5 metrotako radioan kokatu sakea egiten den bitartean, ezta ere falta bat ateratzen denean. Arriskutsua den edo ez Makil batekin jokatu izan arren, hockey-a ez da kirol arriskutsu bat . ezin da makila sorbalda baino gehiago altxatu bestela txartel horia edo gorria atera lizukete. Jaurtiketa mota ezberdinak erabiltzen dira joko modernoan, gehiago dauden arren, hauek dira ohikoenak: pilota jotzea zartailu eran (sticka lurretik joaten da atzetik aurrera), kolpe eran (atzetik aurrera baina airean), "push" eginez bultzatzea (eskuin besoarekin indarra ematen), edo pilota burutik gora altxatzea. Izotz hockeya Izotz hockey aritzen duen taldeak ere badaude, nagusienak Donostiako CH Txuri Urdin eta Angeluko Hormadi Elite izanik. Bestetik Gasteizen Club Hielo de Gasteiz dago eta, nahiz eta orain desagertuak diren, Bilbon Nogaro Bilbao eta Casco Viejo Bilbao eta Donostian Errealan zeuden. Belar Hockeya Belar hockeya hamaika jokalariko bi taldek jokatzen duten talde kirola da, makila (stick) batez pilota aurkako ekipoaren atean ahal adina aldiz sartzean datzana. Belar-zelaian jokatzen da pilota batekin eta porteria baten sartu behar da. Hockeya patinekin Patin hockeya bost jokalariz osaturiko bi talderen (zelaiko lau jokalari eta atezain bat) arteko lehian datzan kirola da. Zelaiak hesiz inguratuta egon behar du, izkinak borobilduak eta zelai bakoitzean porteria bana egon behar du. Jokalariak lau gurpil paraleloz osaturiko patinekin bidez mugitu behar dira eta Sticka edo zurezko makila baten bidez kautxuzko pilota bat gidatu behar dute, hau aurkako taldearen porterian sartzen saiatuz. Non praktikatzen den Izotz jockeya; izotz jauregi batean entrenatzen dute. Belar hockeya; belarrezko kanpo batean entrenatzen dute eta patinezko hockeya polikiroldegi batean entrenatzen dute. Hockeya euskal herrian Euskal Herrian Belar hockeyko talde dezente aurki ditzakegu: Araban Laudioko Ganbegi taldea, Bizkaian Getxoko Real Club Jolaseta eta Gipuzkoan Donostiako Real Sociedad ezagunen artean izanik. Zer dira Stickak eta zertaz osatuta daudeStickak hockeyan jolasteko erabiltzen dira .Stickak egurrez nahiz (zuntzez) eginak egon daitezke. Edozein luzera izan daiteke jokalari bakoitzari egokitzeko. Buruak ezin du 10 zentimetroko luzera gainditu eta edozein materialekoa, metalezkoa izan ezik, izan daiteke; alde bat laua du eta bestea borobildua. Stickaren diametroa 5 zentimetrotakoa izan behar da eta bere pisua 340 eta 794 gramoren artean egon behar da.Pilotak edozein materialekoak izan daitezke, baina gaur egun erabiltzen direnak plastikozkoak dira, 160 gramoko pisua izan behar dute eta 23 zentimetroko zirkunferentzia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Orio