2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

TENISA( AIMAR) Tenisa Ingalaterran XIX . mendean sortutako kirola da , pilota batekin eta bi edo lau jokalarien artean jokatua. Tenis jokalariei tenislari ere deritze. Mendearen amaieran arautu zuten : Sare batek banatzen duen zelai batean jokatzen da , jokalariak erraketez baliatzen dira pilota sarearen gainetik aurkariaren zelaira botatzeko, partidek ez dute iraupen jakinik (beharrezko puntuazioa lortzean bukatzen da), prestakuntza fisikoa eta teknika behar dira tenisaren ezaugarriak eta arautegia betetzeko. Helburua, erraketaz pilota tenis zelaia banatzen duen sarearen gainetik bidaltzea da, aurkaria arauz itzultzeko gai izan ez dadin ahaleginduz; baina kontuan hartu behar da, pilotak aurkariaren zelaiaren zatiaren barruan jo behar duela lurra sare gainetik iragan ondoren. Partida edo norgehiagokak banakakoak (bi jokalari elkarren kontra) edo binakakoak (bikote bat bestearen kontra) izan daitezke. Lehen modalitatean gizonezkoak eta emakumezkoak bereizten dira; bigarrenean, ordea, partida mistoak ere antolatzen dira. Badira bai profesionalentzako, bai afizionatuentzako lehiaketak. Txapelketa ezagunak Davis Kopa ● Wimbledongo txapelketa ● Roland Garroseko txapelketa ● Australiako Irekia ● AEBetako Irekia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Orio