2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

SASKIBALOIA (TESORO) Saskibaloia jokaleku angelu luze batean bosna jokalariko bi taldek jokatutako kirola da. Helburua jokalekuaren alde banatan dauden bi tauletako batean 3 metroko garaieran iltzatutako 46 zentimetroko diametroko uztai batean baloia sartzea da, baloi hori eskuekin maneiatuz. Oro har, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan jokatzen da . Amerikako liga NBA deitutako liga bat. Lau zati 12 minutukoak bakoitza izaten da partida baten iraupena eta Europako ligan 10 minutu irauten ditu 4 zatietako bakoitzak . Jokua gelditzeko arrazoiak: ● Pausoak:hau da ezin da denbora osoan baloiak zure eskuan egon, botea eragin behar duzu . ● Bikoitzak: baloia eskuetan izan eta gero, berriz ezin da berriro botea eragin ● Atzealdera itzultzea edo erdiko marraz atzera egitea: baloiak jokalekuaren erdiko marra pasatu eta gero, berriro atzera bueltatzea (norbere taldearen aldera joatea). ● 3”: jokalari batek aurkaren saskiaren eremuan gehienez 3 segundu egin dezakeen denbora da . ● 5”: jokalariak pilota eskuan ezer egin gabe da dezakeen denbora. ● 8”: talde batek jokalekuaren erdiko marra gaindituta baloia aurkarien aldera eramateko duen gehieneko denbora ez badute beste taldeko zelaira baloia beste taldekoentzat da. ● 24”: talde batek baloia saskira jaurtitzeko duen gehieneko denbora. Hiruko jaurtiketen marra 6,75 metrotara dago, eta erdi-zirkunferentzia formakoa da. Marra horren atzetik botatzen denean, hirukotzat ematen da jaurtiketa (beti marra zapaldu gabe). Hala ere, distantzia hori ezberdina da txapelketa ezberdinetan: ● NBA-n, hiruko jaurtiketen lerroak ez du erdi-zirkunferentzia forma, baizik eta bi lerro paralelo dira, haien artean kurboa den lerro batekin lotuta daudenak. Beraz, lerro kurboa dagoen lekuan 7,24 metrotara dago, baina lerro paraleloak dauden eremuan 6,70 metrotara dago ● ACB ligan, 2008tik aurrera 6,75 metrotara dago hiruko jaurtiketen lerroa. Urte hori baino lehen, lerroa 6,25 metrotara zegoen ● NCAA ligan, edo AEBko unibertisateen ligan, 6,02 metrotara dago, bai gizonezkoentzat baita emakumezkoentzat ere. SASKI BALOIAN JOLASTEKO MATERIALA BALOIA: Saskibaloiko materia garrantzitsuena baloia da.Baloirik gabe saskibaloira ezin da jolastu. ARROPA: Arropa desberdina erabiltzen da taldeak bereizteko mauka gabeko kamisetak erabiltzen dira orokorrean. ZAPATILAK: Zapatila egokiak eraman behar dira, hauek adibidez:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Orio