2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

HUGO DOMINGUEZ


SEGOVIA
Segovia Gaztela eta Leongo (Espainia) erdialdeko hiria da, izen bereko
probintziako hiriburua.
55.748 biztanle ditu (2010). Segovia probintziako administrazio, finantza eta kultura hiri
nagusia da. Madrilgo etxebizitzen prezioen gorakadak eta garraiobideen hobetzeak
biztanleriaren etengabeko hazkundea ekarri du.
Bertako Alde Zaharra UNESCOk "Gizateriaren Ondare" izendatu zuen. Aipagarriak dira
bertako Akueduktua eta Alkazarra.
Geografia
Eresma ibairen ertzean (Segovia, Gaztela eta Leon).
Historia
Vacceo zeltiberiarrek eraiki zuten bertako lehen gotorlekua eta erromatarrak nagusitu ziren
ondoren (akueduktu ospetsua geratu da garai haietatik).
Musulmanen inbasioaren ondoren, 1088an hasi ziren berriro jendeztatzen, eta gotorleku
izan zen luzaroan.
XII. mendearen bukaeran eratu zen Segoviako Mesta eta XIII. mendean zabaldu ziren
hirian oihalgileak. Komunitatezaleen gerrak eragin handia izan zuen Segoviako hirian.
XVII. mendean etorri zen Mestaren gainbehera.
1920an kalte handiak eragin zituen sute batek Segovian.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Orio